CAST
PEDIR CITA
posturologia: plantilla pertsonalizatuak
posturologia: plantilla pertsonalizatuak
posturologia: plantilla pertsonalizatuak

Barne-zola posturalak

Barne-zola posturalak neurrira egiten ditugu, podologia-azterketa oso-osoa egin ostean, eta hartara: belauneko, bizkarreko edo oinetako mina nabarmen arindu edo desagertu egiten da, baita lotutako patologiak ere.

Oin bakoitzak morfologia bakarra eta oinkada desberdina izaten du, baina seriean egindako oinetakoak erabiltzen ditugu, eta ez dira egokitzen gure oin motara. Oinetakoa kasu bakoitzera egokitzeko konponbiderik onena zera da, oin bakoitzaren neurrira egindako barne-zolak erabiltzea, paziente bakoitzaren premietara egokituta.

barne-zola posturalak donostian
posturologia

BARNE-ZOLARIK GABE

Oina ez da behar bezala bermatzen: posturaren oreka aldatu egiten da.

NEURRIRA EGINDAKO
BARNE-ZOLEKIN

Oina egonkor dagoenez, postura zuzena lortuko dugu.

Posturologia

Posturologiaren helburua da gorputzeko tentsioak –giharretakoak, egiturazkoak eta erraietakoak– ezabatzea, eta paziente funtzionalei galdu duten oreka ematea.

Posturologo kualifikatu batek jarreraren edo posturaren azterketa oso-osoa egin ostean, oinkada desegokiaren ondorioz gorputzean lesio edo oinazerik eragin dezakeen edo eragin duen desorekarik ba ote dagoen esan dezake.

Oina behar ez bezala bermatuz gero, posturan desoreka sortzen da eta horrek orkatilan, belaunean, aldakan eta bizkarrean eragiten du; gainera, gorputzean oinazeak ere eragin ditzake.

Barne-zola pertsonalizatuen bitartez, oin bakoitza hobeto bermatzen da eta, hartara, gorputzaren postura berriro ere zuzena izatea lortuko dugu.

Jean Philippe Poyade podologoa

KIROL PODOLOGIAKO FRANTZIAKO
ELKARTE NAZIONALEKO KIDEA
D.O Osteopatia Francia

Telefono zerbitzua:
(astelehenetik ostegunera 8:30-19:00)

Hondarribia kalea 11, 3º B
20005 Donostia

ACEPTAMOS PAGO CON TARJETA

pago con tarjeta podologo donostia whatsapp podologo donostia

Jean Philippe Poyade - lege oharra