podologoa donostia. buen pastor
podologoa donostia. buen pastor

Podologia Buen Pastor

Jean Philippe Poyade podologoak 2001. urtean ireki zuen Podologia Kontsulta Donostian; Poyade jauna Kirol Podologiako Frantziako Elkarte Nazional ospetsuko kide da.

  • OINAK ZAINTZEA: Podologiako tratamenduak, oro har (gogorguneak, helomak...)
  • OINAK AZTERTZEA: oinkada zuzentzen dugu, oinetan, belaunetan, bizkarrean... lesiorik ager ez dadin eta kirol-errendimendua hobetzeko.

Postura birprogramatzeko plantilla pertsonalizatuak egiten espezialistak gara; horretarako, elementu finen (1-3 milimetroko lodiera) bitartez oinkada zuzentzen dugu, gorputzaren postura edo jarrera orokorra zuzentzeko.

Oinkada aztertzea

Oin bakoitza nola bermatzen den eta oinaren gehieneko presio-puntuak zeintzuk diren aztertzen dugu, presioko plataforma podometrikoaren bitartez. Zein oin mota duzun esango dizugu: kaboa, laua, bermeguneak eta abar.

podologoa donostian, oinkada aztertzea

Ibilera aztertzea

Pazientearen ibilera edo karrera aztertzen dugu ibiltzeko zinta batean, eta bideoan grabatzen dugu, gero aztertu eta baloratu ahal izateko (oinkada mota, giltzadurek behar bezala funtzionatzen ote duten, izan daitezkeen desorekak...).

Podologia: Ibilera aztertzea

Jarrera edo postura aztertzea

Oinek eragin handia dute gorputzaren jarreran; horregatik, podologoak jarrera edo postura aztertzen du, posturaren eta orekaren gabeziak bilatzeko.

Jarrera edo postura aztertzea
Jean Philippe Poyade, podologoa donostian

Jean Philippe Poyade

OINKADA AZTERTZEN ESPEZIALISTA DEN PODOLOGOA

- INP PARIS D.E. (1987)

- CIEM-DR BOURDIOL - Posturologoa (1988)

- CIES-DR BRICOT - Posturologoa (1990)

- AUPAS BOBIGNY - Kirol-podologia (1988-1991)

- INERP-MONIQUE GELY
Erreflexologia eta masaje metamorfikoa (1988-1992)

- BARTZELONAKO UNIBERTSITATEA
Podologiako eta oin-kirurgiako titulu homologatua (2000-2001)

- CINÉTIC SANTÉ - Podopediatria (2005)

- CFPO PARIS - Posturologoa (2011)

podologiako kontsulta:

HELBIDE BERRIA: Kontsulta Donostiako Hondarribia kalera aldatzen da

Jean Philippe Poyade podologoa

KIROL PODOLOGIAKO FRANTZIAKO
ELKARTE NAZIONALEKO KIDEA

Hondarribia kalea 11, 3º B
20005 Donostia
Jean Philippe Poyade - lege oharra