Jean Philippe Poyade podologoak 2001. urtean ireki zuen Podologia Kontsulta Donostian; Poyade jauna Kirol Podologiako Frantziako Elkarte Nazional ospetsuko kide da.
Postura birprogramatzeko plantilla pertsonalizatuak egiten espezialistak gara; horretarako, elementu finen (1-3 milimetroko lodiera) bitartez oinkada zuzentzen dugu, gorputzaren postura edo jarrera orokorra zuzentzeko.
Oin bakoitza nola bermatzen den eta oinaren gehieneko presio-puntuak zeintzuk diren aztertzen dugu, presioko plataforma podometrikoaren bitartez. Zein oin mota duzun esango dizugu: kaboa, laua, bermeguneak eta abar.
Pazientearen ibilera edo karrera aztertzen dugu ibiltzeko zinta batean, eta bideoan grabatzen dugu, gero aztertu eta baloratu ahal izateko (oinkada mota, giltzadurek behar bezala funtzionatzen ote duten, izan daitezkeen desorekak...).
Podologo osteopatak honako arazo hauek aztetuko ditu: desorekak, tentsioak, eta jarrerarekin eta orekarekin zerikusia duten gabeziak. Anatomiaren, fisiologiaren eta patologiaren inguruan daukan ezagutza garatuak segurtasun osoz ahalbidetzen dio eskuzko eta/edo plantillen bidezko tratamendu bat proposatzea, bai haurrentzat eta baita pertsona helduentzat ere.
- INP PARIS D.E. (1987)
- CIEM-DR BOURDIOL - Posturologoa (1988)
- CIES-DR BRICOT - Posturologoa (1990)
- AUPAS BOBIGNY - Kirol-podologia (1988-1991)
- INERP-MONIQUE GELY
Erreflexologia eta masaje metamorfikoa (1988-1992)
- BARTZELONAKO UNIBERTSITATEA
Podologiako eta oin-kirurgiako titulu homologatua (2000-2001)
- CINÉTIC SANTÉ - Podopediatria (2005)
- CFPO PARIS - Posturologoa (2011)
- D.O. OSTEOPATIA Francia (2020)