Barne-zola posturalak neurrira egiten ditugu, podologia-azterketa oso-osoa egin ostean, eta hartara: belauneko, bizkarreko edo oinetako mina nabarmen arindu edo desagertu egiten da, baita lotutako patologiak ere.
Oin bakoitzak morfologia bakarra eta oinkada desberdina izaten du, baina seriean egindako oinetakoak erabiltzen ditugu, eta ez dira egokitzen gure oin motara. Oinetakoa kasu bakoitzera egokitzeko konponbiderik onena zera da, oin bakoitzaren neurrira egindako barne-zolak erabiltzea, paziente bakoitzaren premietara egokituta.
Oina ez da behar bezala bermatzen: posturaren oreka aldatu egiten da.
Oina egonkor dagoenez, postura zuzena lortuko dugu.
Posturologiaren helburua da gorputzeko tentsioak –giharretakoak, egiturazkoak eta erraietakoak– ezabatzea, eta paziente funtzionalei galdu duten oreka ematea.
Posturologo kualifikatu batek jarreraren edo posturaren azterketa oso-osoa egin ostean, oinkada desegokiaren ondorioz gorputzean lesio edo oinazerik eragin dezakeen edo eragin duen desorekarik ba ote dagoen esan dezake.
Oina behar ez bezala bermatuz gero, posturan desoreka sortzen da eta horrek orkatilan, belaunean, aldakan eta bizkarrean eragiten du; gainera, gorputzean oinazeak ere eragin ditzake.
Barne-zola pertsonalizatuen bitartez, oin bakoitza hobeto bermatzen da eta, hartara, gorputzaren postura berriro ere zuzena izatea lortuko dugu.